XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso memoria oneko neskatxak izateaz aparte, gurasoek egin zieten promesa ez zen halamoduz ahaztekoa:

- Egun pasa eramango zaituztegu Bilbora dena aprobatzen baduzue agindu zieten ikasturte hasieran eta eskatutakoa erosiko dizuegu, gehien gustatzen zaizuena, Corte Inglesean!

Ekaina iritsia zen, eta berarekin eguzki beroa, egun luzeak eta urduritasuna, benetako oporrak (opor totalak) heltzeko egun gutxi falta direla jakiteak sortzen duen egoneza.

Mertxe Pandeletxek dena aprobatu zuen, ingelesa, lengoaia, gimnasia eta giza-zientziak kenduta.

Mari Bexamelek ere dena aprobatu zuen, marrazkia, natur zientziak, matematikak eta baita ingelesa ere kenduta.

Ordea ez zuten Bilborako promesa hura erabat galdutzat ikusi.

Arratsalde hartan Mertxe Pandeletxeren etxean zeuden bi neskatoen gurasoak, eta hara sartu ziren eskolatik bueltan.